Nahi ez diren jakinarazpenak

 
 

Publizitate pribatua

Helburu komertzialetarako zurekin harremanetan jartzen diren enpresei zure datu pertsonalak ez erabiltzeko eta publizitate zerrendatik kentzeko eskatzeko eskubidea duzu legez, bai eta datuak ezerezteko eskatzeko ere.

Legez debekatuta dago hartzaileek aldez aurretik eskatutako edo berariaz baimendutako publizitate-komunikazioak edo sustapen komunikazioak posta elektronikoz edo bestelako bitarteko elektronikoz bidaltzea.

Hartzaileek aurka egin diezaiekete sustapen helburuarekin egindako datu tratamenduei, bai datu bilketa egiten denean bai merkataritza komunikazio bat jasotzen duten bakoitzean.

Badago Tarifazio Gehigarriko Zerbitzuak emateko Portaera Kode bat mezuen bidalketan oinarrituta. (Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzaren 2009ko uztailaren 8ko Ebazpena).

Enpresekin harremanetan jarri ondoren ere jakinarazpenak bidaltzen segitzen badute, jar zaitez harremanetan Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, tel. 901 100 099-91.266.35.17; ciudadano@agpd.es. Entitate batek arauak urratu baditu, ikerketa bat egingo da zu defendatzeko.

Beste aukera bat da gertatutakoaren berri ematea Tarifazio Gehigarriko Zerbitzuak Gainbegiratzeko Batzordeari, Portaera Kodeari buruzko edozein gairi dagokionez.

Administrazio publikoaren publizitatea

Legez eskubidea duzu administrazioari eskatzeko zure datuak erabiltzeko, jaso zirenean adierazitako helburu bererako, eta ez beste baterako.

Administrazio batek, adibidez zure Udalak, udal eskumenetik kanpo dauden jarduerei edo ekitaldiei buruzko publizitatea bidaltzen badizu, tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzu. Administrazio batek beste pertsona edo erakunde batzuei ematen badizkie zure datuak eta helburua ez bada datuak jaso zireneko helburu bera, tratamendu horri aurka egiteko eskubidea duzu.

Argi ez baduzu nola egin, galdetu Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Nahi ez diren jakinarazpenak benetan gertatutakoak