Nahi ez diren jakinarazpenak

 
 
Gutxitzea nahi duzu zuk nahi gabe jasotzen duzun publizitatearen kopurua? Zer egin behar duzu horretarako?

Hartu beharreko zenbait neurri

Zein publizitate jaso nahi duzun erabakitzeko

Publizitatedun testu-mezuak bidaltzea organizazioek egiten duten legez kanpoko jarduera bat da, merkataritza-komunikazioak jaso nahi dituzula adierazi ezik aldez aurretik.

Nahi ez dituzun mezuan ez jasotzeko, zera egin behar duzu:

  • Interneten bazaude, "desaktibatu" laukitxoa markatu.
  • Telefonoz ari bazara, zenbakia ematen duzun bakoitzean, arretaz egiaztatu behar duzu informazioa, bai eta letra txikia eta baldintzak ere.
  • Robinson Zerrendan izena emateak lagundu egiten du jaso nahi duzun posta hautatzen.
  • Nahi ez dituzun mezuak jasotzen ari bazara, eta kobratu egiten badizute gainera —txisteak, adibidez, futboleko mezuak edo mugikorrerako doinuak—, jar zaitez berehala harremanetan zure telefonia hornitzailearekin eta bilatu aholkularitza.

Zer da Robinson Zerrenda?

  • Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkarteak kudeatzen duen publizitatea baztertzeko zerbitzu bat da eta datuak babesteari buruzko araudian aurreikusitakoaren arabera sortua.
  • Pertsona jakin baten izenean eta helbide elektroniko edo telefono zenbaki jakin batera zuzendutako publizitatearen esparruko zerbitzu bat da.
  • Edonork eman dezake izena doan Robinson Zerrendaren zerbitzuan. Horretarako, nahikoa da adieraztea zein bitartekotatik jaso nahi ez den publizitaterik norberak harremanik ez duen eta izan ez duen entitateengandik.
  • Entitateek Robinson Zerrenda kontsultatu behar dute bertan izena emanda dauden pertsonei publizitaterik ez bidaltzeko.
  • Izena emateko, web orri honetara jo dezakezu, edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara: info@listarobinson.es.

Zer egin dezakezun SPAMa gutxitzeko

Hona SPAM gutxiago jasotzeko bete beharreko urratsak:

  • Ondo zaindu nori ematen diozun zure posta elektronikoaren helbidea.
  • Asmatzen zaila den posta elektronikoaren helbide bat hautatu.
  • Helbide pribaturik ez argitaratu sarbide publiko librea duten baliabideetan.
  • Ez egin posta elektronikoko helbidearen zabalkunderik. Nahi baduzu jendea zurekin harremanetan jartzea web gune baten bidez, posta elektronikoko beste helbide bat ireki dezakezu horretarako.
  • Helbide publikoa aldi baterako dela pentsatu eta sustapenetan, foroetan, posta zerrendetan eta abarretan izena emateko horiek erabili.
  • Ez erantzun zuk eskatu ez dituzun mezuei.
  • Nahi ez duzun material komertziala jasotzeko aukera ere desaktibatu dezakezu web gune batean zure helbide elektronikoa eman behar baduzu edo inprimaki bat betebehar baduzu.

Nahi ez diren jakinarazpenak benetan gertatutakoak

Azken eguneratzea: 2013/01/22