Zure datuak sarean

 
 

Uste duzu informazio pertsonala ez dela zehatza edo ez dagoela eguneratuta?

Eskubidea duzu jakiteko zuri buruzko zein informazio duten organizazioek. Eskubidea duzu informazio okerra zuzen dezaten eskatzeko.

Uste duzu informazio pertsonala behar ez bezala erabiltzen dutela zuregan eragina duten erabakiak hartzeko?

Datuak Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak pertsonei eskubidea aitortzen die organizazioei galdetzeko ea euren gaineko zein informazio duten. Norberaren informazio pertsonala atzitzeko eskubide deritzo, datuak norberarenak direlako.

Zein informazio mota atzitu dezaket?

Zure informazio pertsonala atzitzeko eskabidea egin eta honelako datuak atzitu ahal izango dituzu: espediente akademikoak, espediente medikuak, harpidetzak, erosketen historialak eta abar.

Hona hemen zuri buruzko informazio pertsonala gorde dezaketen zenbait organizazio:

  • Unibertsitateak eta ikastetxeak
  • Bankuak, aurrezki kutxak eta kreditu entitateak
  • Ospitaleak, osasun zentroak eta medikuak
  • Lan egindako enpresak
  • Administrazio publikoak: zure udala, Herriko liburutegia, kiroldegia eta abar
  • Saltokiak, jantokiak

Informazio pertsonala atzitzeko eskabideak, organizazioak zuk eskatzen dituzun datuak aurkitzeko adina datu izan beharko ditu, bai eta zure identitatea egiaztatzeko behar direnak ere. Eskabidea idatziz egin behar da, eta komeni da ahal bada, eskabidea egin duzula frogatzeko moduren batean egitea.

Organizazioak 30 eguneko epean erantzun beharko du, eta erantzuna baiezkoa bada, hurrengo 10 egunetan ahalbideratu beharko du atzipena.

Epeak bete ezean edo uste baduzu erantzuna ez dela egokia, DBEBra jo dezakezu, zure eskubideak babesteko eskatzeko.

Organizazioak zuri buruzko daturik ez badu ere, erantzun egin behar dizu nahitaez eta daturik ez duela jakinarazi.

Informazio atzipena ukatu ahal da. Zein kasutan?

Batzuetan datuak ezin dira erakutsi, adibidez:

  • Interesduna, hau da, datu pertsonalen titularra ikerketa baten menpe dagoenean delituren bat dela eta.
  • Interesduna, hau da, datu pertsonalen titularra zerga ikuskapen baten menpe badago.

Nola kudeatzen dituzte datuak kirol lehiaketa batean parte hartzen duzunean?

Herri lasterketa batean parte hartzeko izena ematen duzunean edo kirol talde batekoa zarenean, organizazioak hainbat datu eskatzen dizkizu: izena, abizenak, helbidea, adina, pisua, altuera, osasun egoera eta abar. Organizazioak argi eta garbi azaldu behar ditu, datu horiek jasotzen dituenean, zertarako erabiliko dituen.

Ikusi gure informazio-klausula eredua.

Gerora konturatzen bazara organizazioak edo zure taldeak beste zerbaitetarako erabiltzen dituela datuak, eta ez bildu zituenean esan zizuna egiteko —pentsa zuren taldeak kiroleko arroparen enpresa bati ematen dizkiola zure datuak edo zure irudia edo zuk egindako markak erabiltzen dituela publizitate kanpaina bat egiteko—; Halakorik gertatuz gero, datu tratamendu hori salatu egin ahal duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, organizazioa edo taldea erakunde publiko batenak badira. Aitzitik, erakunde pribatu batenak badira, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara (AEPD) bidali behar duzu salaketa.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu 945 01 62 30 telefonora.

BIDEOA: Ahanztura eskubidea (Antena3)

Sarean benetan gertatutakoak

Azken eguneratzea: 2013/01/21