Benetan Gertatutakoak

 
Eurostat erakundeak (Europako Estatistika Bulegoak) emandako datuen arabera, 2010ean Europako Batasuneko herritarren % 4 izan zen datu-lapurretaren edo identitate-lapurretaren biktima. Kopurua %7koa da Espainiako edo Bulgariako internauten artean.
 

Identitate-lapurretak, baina, bizitza errealean nahiz sare sozialetan gertatzen dira. Baten bati kartera edo nortasun agiria edo kreditu txartela lapurtzen diotenean, eta erosketak egiten dituztenean bere izenean, begien bistakoa da identitatea lapurtu diotela.

Lineako zerbitzuen zabalkundearekin batera, beste fenomeno berri bat ere agertu da: identitate digitalen lapurreta. Horrelako lapurreten xedea beti ez da izaten kalte ekonomikoak eragitea; izan ere, askotan asmoa inor espiatzea izaten baita, zer esaten edo egiten duen, datu konfidentzialak lapurtzea edo ospe ona kaltetzea.

  • Jon, 19
    Redes sociales

    Egun batean Jonek ez zuen lortu bere helbide elektronikoko kontuan sartzea. Behin eta berriz saiatu zen pasahitza idazten, baina alferrik, baliogabetuta zegoela zirudien. Gauza bera gertatu zitzaion Facebookeko profilarekin. Berak argi zeukan ez zitzaiola pasahitzik ahaztu, beti bera erabiltzen zuelako; eta ez ahanzteko, hain zuzen ere, bere inizialekin eta jaiotze-datarekin sortu zuen.

    Hainbat aldiz saiatu ostean bere kontuetan sartzen edo pasahitzak berreskuratzen, pentsatu zuen sistema ez zebilela eta geroago saiatzea.

    Bere anaia Ander haserre itzuli zen etxera, ez zuen ulertzen zer zela-eta esan zituen halako gauza iraingarriak irakaslearen aurka Facebooken, eta ea burua galdu ote  zuen ere esan zion, sekulako iskanbila sortuko zuela eta berari ere kalte handia egingo ziola.

    Jonek ez zekien zertaz ari zen. Egun horretan ere ezin izan zuen Facebookeko profilean sartu. Beraz, baten bat bere profila erabiltzen ari zela susmatu zuen.

    Jonek egin beharreko lehenengo gauza Interneteko zerbitzariarekin harremanetan jartzea zen eta gertatutakoa azaltzea, bere profila blokeatzeko. Era berean, irakaslearekin harremanetan jarri zen gertatutakoa azaltzeko. Eta bere profilean esandakoa delitua izan zitekeela pentsatuz gero, salaketa jartzea ere bazeukan.

  • Amaya, 20
    Redes sociales

    Amaia autobusa ordaintzera zihoan eta konturatu zen kartera falta zuela poltsan. Sinetsi ezinik, gogoratu zuen duela gutxi erabili zuela merkataritza gune batean. Zorionez, beti eramaten zuen diru-zorro bat aldean diru soltearekin eta behintzat autobusa ordaintzeko nahikoa zeukan.

    Autobusean zihoala karteran zer zeukan gogoratzen ari zen. Uste zuen 30 € bakarrik zeuzkala gutxi gorabehera, liburutegiko txartela eta autobuseko bonoa. Beraz, nahigabetuta bazegoen ere, erabaki zuen ez zuela salaketarik aurkeztuko polizian, ezer ez zuelakoan berreskuratuko.

    Gertatutako ia ahaztuta zeukanean poliziaren zitazio bat jaso zuen epaitegira joateko, inguruko herri batean berak izandako kotxe istripu batek sortutako kalteen gaineko erantzukizuna egozten baitzioten. Istripuko lekukoek esan zutenez, kotxe-gidariak alde egin zuen, baina kartera utzi zuen kotxean. Kotxeak pertsona bat jo zuen eta ibilgailuan lapurtutako hainbat gauza atzeman zituzten.

    Amaia alferrik saiatu zen esaten kotxea ez zela berea eta bera ez zegoela herri hartan istripua gertatu zenean. Poliziak zitazioa bidaltzeko agindua zuen, eta atxilotzekoak ere bai, ez bazuen bertaratu nahi, bere kartera kotxeko gordetegian agertu zelako, liburutegiko txartelarekin batera.

    Zer egin zezakeen Amaiak?

    Amaiak egin behar zuen lehenengo gauza zen liburutegiko txartela ezerezteko eskatu. Hori egin bazuen, momentuan bertan egiaztatu ahal izango zuelako dirua eta datuak lapurtu zizkiotela. Baina, ez zuenez halakorik egin, arazo bat du orain probarekin, egiaztatu egin beharko baitu non egon zen istripua gertatu zenean, eta askotan gauzak egiaztatzea ez da erraza izaten.

Azken eguneratzea: 2013/01/24