Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bulegoa-Gardentasuna
 

Zerbitzu karta herritarrentzat

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan herritarrek gure erakundearekin dituzten harremanetan kalitatezko zerbitzua emateko konpromisoa hartu dugu. Helburu hori erdiesteko, Zerbitzu Kartan bildu ditugu gure konpromisoak eta gurekin hartu emanetan ari diren pertsonek dituzten eskubideak ere bai, zerbitzua gertutik, azkar eta modu eraginkorrean eman diezaiegun.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan lan egiten dugun pertsonok gure zerbitzuak etengabe hobetzeko dugun konpromisoa gauzatzeko baliabideetako bat da Zerbitzu Karta hau. Beraz, guk emandako zerbitzuaz duzun pertzepzioa oso baliagarria izango zaigu egiten dugun lana doituz joateko. Horregatik, nahi izanez gero, galderak, kexak edo iradokizunak adierazteko aukera ere baduzu.

Zerbitzu Karta (PDF, 1 MB)

Galderak, kexak eta iradokizunak

Nahi baduzu, bidali zure galderak, kexak edo iradokizunak. Hemen duzu zuzenean bete daitekeen inprimakia.

Bete ondoren, gorde zeure ordenagailuan eta bidal iezaguzu posta elektronikoz edo ohiko postaz. Hona helbideak:

  • Helbide elektronikoa: avpd@avpd.eus
  • Ohiko helbidea:
        Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
        Tomas Zumarraga Dohatsua, 71-3
        01008 VITORIA-GASTEIZ
  • Faxa: 945016231