Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bulegoa-Gardentasuna
 

Datu Pertsonalak Babesteko Sarien VI. Edizioa

Aurtengo edizioan ohorezko aitortzari zenbateko ekonomiko bat gehituko zaio, praktika eta metodo berrien diseinua bultzatzen laguntzeko datu pertsonalen tratamenduen arloan, tratamenduok ahalik eta ondoen egokitzeko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra indarrean sartu denez geroztik etorri diren betebeharretara. Gainera, edizio honetan Komunikazioaren arloko Sariak bere esparrua zabaldu du prebentzio mezuak sortzen dituzten eta ardurak dituzten pertsonak ere aurkeztu ahal izateko, ikus-entzunezkoen modalitatean, grafikoan nahiz literaioan.

Hona aurtengo VI. edizioan kategoria hauetako bakoitzean eman diren sariak: 

  • Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari:
    • Agustín Puente Escobar jauna.
  • Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan:
    • Adrian Di Pizzo Chiacchio jauna, honako lanagatik: “Ahaztura digitalaren zabalkundea. “Google Spain” eta Big Dataren eragina eta Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren ondorioak.”
    • Accesita: Ane Lamela Domínguez andrea, honako lanagatik: “Big Data Proiektuak osasunean: datu babesetik abiatutako ikuspegi bat.”
  • Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Sormenaren Arloan:
    • Hutsik
  • Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenei:
    • Eusko Legebiltzarra, antolaketa aldetik Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrera egokitzeko izan duen arduragatik. 

Sarien banaketa Gasteizen egin zen, Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 2019ko urtarrilaren 28an, Datuak Babesteko Europako egunean.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren ebazpena, datuak babesteko sarien VI. edizioaren deialdia egiten duena (leiho berri batean irekitzen da).  (184. zk.ko EHAA, 2018ko irailaren 24a). 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren ebazpena, Datuak Babesteko Sarien VI. Edizioko pertsona eta entitate sarituen zerrenda argitaratzen duena (leiho berri batean irekitzen da) (15. zk.ko EHAA, 2019ko urtarrilaren 15a). 

Sariei buruzko informazio gehiago

Azken aldaketako data: