Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Dokumentazioa
 
CLI - Prometeo Proiektua


 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila 2007aren bukaeraz geroztik ari dira elkar lanean hainbat material jarri ahal izateko hezkuntza komunitatearen eskura. Material horien helburua da ikasleak animatzea pribatutasunari buruz eta datu pertsonalen babesari buruz dakitena azter dezaten eta gazteak motibatzea bai haien datu pertsonalak bai besteenak babesteaz ardura daitezen bitarteko digitalak erabiltzen dituztenean.
 
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumari buruzko Dekretua onartu zuen 2007an, eta bertan jaso zituen Dekretua onartu aurretik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak egindako hainbat ekarpen, errespetua ikasi beharraz eta bizitza pribatuaren balio positiboa uztartu beharraz Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumean.
 
Gaitasun horiek landu ahal izateko, hainbat proiektu jarri dira abian, esate baterako bi hauek: KONTUA: ZEUK ERABAKI DATUA proiektua eta CLI-Prometeo proiektua. Hala, 2007az geroztik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa CLI (Askatasunen eta Informatikaren Batzordea) elkarteari laguntzen ari da CLI-Prometeo proiektua aurrera eramaten. Proiektua haurrei eta nerabeei zuzenduta dago eta eskolatik abiatuta informazioaren teknologia berriak sustatzeaz gain, datu pertsonalen babesaren inguruko kontzientziazioa landu nahi du. Proiektuaren garapenean honako jarduerak gauzatu dira:
 

  • Inkesta bat egin da jakiteko zer nolako datu lagatzeak egiten dituzten gazteek informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (Internet, telefono mugikorra eta abar) erabiltzen dituztenean. Inkestaren emaitzen gaineko txostena ere egin da. Inkestak Euskadiko, Kataluniako, Madrileko eta Extremadurako ikasleen artea egin dira. Ikasleen adin tarteak honakoak izan dira: 9-11 urte, 12-14 urte eta 15-17 urte. Euskadin 2000 inkestatik gora egin ziren hiru lurralde historikoetako 19 ikastetxetan.
     
  • Hiru Eskuliburu praktiko egin dira, aipatutako adin tarte bakoitzerako bat, eta bertan islatu da adingabekoek eta nerabeek nola erabiltzen dituzten informazioaren teknologiak. Gidaliburuaren bidez teknologia horien baliotasunaz gain, haien datu pertsonalen garrantzia eta datu horiek babesteko oinarrizko eskubidearen garrantzia ere helarazi nahi zaizkie. Eskuliburu horiek zenbait jarraibide eskaintzen dituzte gure seme-alabek behar bezala erabil ditzaten telefono mugikorrak, ordenagailuak, Interneteko bilatzaileak, sare sozialak eta abar.

Espero dugu egindako materiala egokia izatea hezkuntza komunitatearentzat, bai gazteentzat bai irakasleentzat, bai eta familientzat ere, eta hasierako urratsa izatea elkarrekin bizi diren eta informazioa eta ezagutza partekatzen duten pertsona arduratsuen prestakuntzaren arloan aurrera egiteko.    
 

Azken eguneratzea: 2009/10/20