Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Azken eguneratzea: 2009/04/21
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, CLI elkarteak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak informazioaren teknologiak erabiltzeko gazteei zuzendutako hiru eskuliburu praktiko aurkeztuko zituzten.
Datu pertsonalen babesa adin txikikoen eta nerabeen artean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzean izeneko jardunaldian, hilaren 21ean, asteartean, Bilbon.
DBEB
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arteko lankidetza esparruaren helburuen artean dago gure gazteek bizitza pribatuarekiko errespetuz joka dezaten lortzea beraiei buruzko nahiz inori buruzko informazioa tratatzen dutenean. Hori lortzeko, bi erakundeak hainbat hezkuntza material jartzen ari dira eskola komunitatearen eskura. Horregatik, CLI-Askatasunen eta Informatikaren Batzordeak egindako lan baten emaitzak aurkezteko, jardunaldi bat antolatu zuten, apirilaren 21ean, asteartearekin.

CLI elkarteak haurrei eta gazteei zuzendatuko Cli-Prometeo proiektua gauzatu du. Hona hemen proiektuaren edukia:
  • Inkesta bat egitea jakiteko zer nolako datu lagatzeak egiten dituzten gazteek informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak (Internet, telefono mugikorra eta abar) erabiltzen dituztenean, eta inkestaren emaitzen gaineko txostena egitea. Hainbat inkesta egin dira Euskadiko, Kataluniako, Madrileko eta Extremadurako ikasleen artea. Ikasleen adin tarteak honakoak izan dira: 9-11 urte, 12-14 urte eta 15-17 urte. Euskadin 2000 galde-sortatik gora egin ziren hiru lurralde historikoetako 19 ikastetxetan.

    • Hiru Eskuliburu praktiko egitea, aipatutako adin tarte bakoitzerako bat, eta bertan islatzea adingabekoek eta nerabeek nola erabiltzen dituzten informazioaren teknologiak. Gidaliburuaren bidez teknologia horien baliotasunaz gain, haien datu pertsonalen garrantzia eta datu horiek babesteko oinarrizko eskubidearen garrantzia ere helarazi nahi zaizkie.

    Jardunaldia hezkuntza komunitateko kideei eta galde-sortak egiten parte hartu duten ikastetxeei zuzenduta egon zen. Jardunaldiaren izenburua zen “Datu pertsonalen babesa adin txikikoen eta nerabeen artean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzean” eta bertan aurkeztu ziren gure erkidegoko ikastetxeetan egin diren inkesten emaitzak eta gaiaren inguruan egin dituzten Eskuliburu Praktikoak. Eskuliburuak datozen egunetan jarriko dira CLI elkartearen eta DBEBren web orrietan eta kontuzdatoz.info hezkuntza atarian. .

    Eskuliburu bakoitzaren egitura egokituta dago eskuliburuaren erabiltzaileek izango duten adin tartera. Edozelan ere, hona hemen atalik aipagarrienak:
    • Internet, ordenagailua eta telefono mugikorra behar bezala erabiltzea.

    • Internet behar bezala ez erabiltzeagatik (testuak, artxiboak, bideoak partekatzea, pertsona ezezagunen arteko•”on-line” topaketak eta bertatik bertarako topaketak, —itsu-itsuko hitzorduak— ciberbullyinga, Internet bidezko iruzurrak: erosketak, nortasun ordezkatzeak —phishinga— eta abar).

    • Posta elektronikoa.

    • Pertsonak eta herritarrak garen aldetik ditugun eskubideak.

    • Gurasoentzako, hezitzaileentzako eta legezko tutoreentzako aholkuak.

    • Ikasleentzako aholkuak.

    Jardunaldian parte hartu zuten, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria den Iban Asenjo Garde jaunak, CLI elkartearen zuzendaria den Antoni Farriols y Solá jaunak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaria den Iñaki Vicuña de Nicolás jaunak. Aurkezpenaz gain, honako gaiari buruzko mahai-inguru bat ere egin zen: Gazteen pribatutasuna babesteko premia teknologia berrien erabileraren esparruan ikastetxeetan. Mahai-inguruan eskola komunitateko hainbat ordezkarik hartu zuten parte.

    Denon artean ahalegindu behar dugu datu babeserako eskubidearekiko interesa pizteko, hain garrantzi handiko eskubidea izanik, eta lortzeko gure gazteek bizitza pribatuarekiko errespetuz joka dezaten beraiei buruzko nahiz inori buruzko informazioa tratatzen dutenean, eta, aldi berean, kontu handiz ibil daitezen Internetek eta bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak ekar ditzakeen arriskuen aurrean.


    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoa. 9 - 11 urte
    Dokumentuari lotura, pdf (2225 kB)

    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoa. 12 - 14 urte
    Dokumentuari lotura, pdf (1795 kB)

    Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erabiltzeko Eskuliburu Praktikoa. 15 - 17 urte
    Dokumentuari lotura, pdf (803 kB)