Euskadi.eusen sartu

Hasiera

  • Mapa
Hemen zaude:
  1. Hasiera
Kontuz Datos
bilera
jolasean
Primeran pasatu

 

Proyecto

"KONTUA: …ZEUK ERABAKI DATUA. Nola babestu zeure pribatutasuna" hezkuntza kanpaina

2008ko irailean Datuak Babesteko Euskal Bulegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ados jarri ziren datu pertsonalen babesaren gaiari buruzko hezkuntza kanpaina bat egiteko gazteei zuzenduta.

Kanpainaren helburuak dira 14, 15 eta 16 urte bitarteko gazteak animatzea pribatutasunari buruz eta datu pertsonalen babesari buruz dakitena azter dezaten eta gazteak motibatzea bai haien datu pertsonalak bai bestenak babesteaz ardura daitezen bitarteko digitalak erabiltzen dituztenean. 2009ko lehendabiziko hiruhilekoan bigarren hezkuntzako ikastetxe guztiek material erabilgarri guztia eta kanpainari buruzko eta web-orriari (http://www.kontuzdatos.info) buruzko informazioa ematen duen gutun bat jasoko dituzte. Materiala doakoa da.

Espero dugu egindako materiala egokia izatea hezkuntza komunitatearentzat, bai gazteentzat bai irakasleentzat, eta hasierako urratsa izatea elkarrekin bizi diren eta informazioa eta ezagutza partekatzen duten pertsona arduratsuen prestakuntzaren arloan aurrera egiteko.

Aurrekariak

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak nabarmentzen du norbere datuak babesteko erantzukizuna norberak duela batez ere. Horretaz gain, dio era bateko edo besteko informazio pertsonala erabiltzen dutenek bete egin behar dutela Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legean xedatutako araudia. Beraz, garrantzi handia du herritarrei horren berri ematea, gaiaren inguruko hausnarketa egin dezaten, eztabaidetan parte har dezaten eta datu pertsonalen babesarekin zerikusia duten arazoez jabetu daitezen. Funtsezkoa da herritarrek gaiaren berri izatea, nahi badugu erantzukizuna ere bere gain hartzea.

2008an Datuak Babesteko Euskal Bulegoak herritarrek datu babesari buruz duten pertzepzio sozialaren gaineko azterlan bat egin zuen. Hona hemen azterlanetik ateratako ondorioak:

  • Eskubideak ez dira behar bezain ezagunak; izan ere, ez dago argi nola baliatu eskubideez eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren jarduera ere ez da ezagutzen.
  • Berez gai honek ez du kezkarik eragiten, baina arriskuez ohartu ahala kezka handitu egiten da.
  • Administrazio publikoen jarduerarengan enpresa pribatuen jarduerarengan baino konfiantza handiagoa ikusten da.
  • Identifikazio datuak emateko, izaera ideologikoari buruzko, osasun arloko edo zerga arloko datuak emateko baino beldur gutxiago dago.

Emaitza horiek ikusita, DBEBk iritzi dio "herritarrak prestatzea eta informatzea" dela Bulegoaren jarduera kritikoetako bat, eta hala jaso du 2009-2011 aldirako Plan Estrategikoan. Horren helburua izango litzateke "herritarrek haien eskubideen berri izatea eta eskubideok nola erabili jakitea". Eta hori lortzeko, helburu hau jarri dugu: hezkuntza sistemaren barruan pribatutasunaren balio positiboaren gaiaren irakaskuntzari laguntzea, eta helburu horretan bat gatoz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Gazteei zuzendutako kanpaina hau aipatu berri dugun helburu horren barruan kokatzen dugu.

Pribatutasuna eta datu pertsonalen babesa Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumean: DBEBren ekarpenak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumari buruzko Dekretua onartu zuen 2007an. Baina, Dekretua onartu aurretik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak hainbat ekarpen egin zituen, errespetua ikasi beharra eta bizitza pribatuaren balio positiboa uztartzeko Oinarrizko Hezkuntzako Euskal Curriculumean.

Zentzu horretan, helburutzat jarri den jarrera-gaitasuna honela definitu daiteke: "norberari eta besteei buruzko informazioa bizitza pribaturako eskubidearekiko errespetuz tratatzea, bai eta kontu handiz tratatzea ere Internetek eta bitarteko elektronikoen komunikazioak dauzkan arrisku potentzialak kontuan hartuta". Hona hemen funtsezko bi gaitasunak: a) informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala, eta, b) gaitasun soziala eta herritartasuna. Azkenik, esan behar dugu curriculumeko arlo hauetan finkatu direla helburuak, edukiak eta ebaluazio adierazleak: Herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntzaren arloan eta Teknologien eta informatikaren arloan, batez ere lehendabizikoan.

Norvegian garatu duten kanpaina baten egokitzapena

2007an Norvegiako hezkuntzako eta datu babeserako agintaritzek datu pertsonalen babesari buruzko hezkuntza kanpaina bat jarri zuten abian gazteei zuzenduta.

Kanpainak harrera oso ona izan zuen Norvegiako ikastetxeetan; izan ere, parte hartzea handia izan zen eta aldeko kritikak izan zituen bai barruan bai kanpoan (esperientzia nazioartean saritua izan zen).

DBEBk eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erreferentziazko hezkuntza proiektu hori eta proiektuaren emaitzak aztertu zituzten, eta gure helburuetarako egokia eta erraz moldatzeko modukoa zela iritzi ziotenez, kanpaina egokitzeko eskubideak eskatu zituzten.