euskadi.eus

Hasiera

  • Mapa
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Irakaslearekin nuen bilear ondo zihoan...
Acceso a la web 'Tu Decides' Bideoa ikusi

Utz zaitzatela bakean, eskubidea duzu eta!

DANBA! Beste ate-kolpe bat. Bakarrik zaude azkenean. Aulkian eseri zara. Ordenagailua piztu duzu lagunekin txateatzeko eta sarean ibiltzeko. Bakar-bakarrik zaude zure aparailuekin, guraso gogaikarriengandik eta anai-arreba txiki kuxkuxeroengandik salbu.

Ba al dakizu nor ari den zuri begira?

Eskolak guztiz aspergarriak izan daitezke. Horregatik, guztiz tentagarria izan daiteke pantailaren atzeko aldean ezkutatzea eta zer edo zer dibertigarriagoa topatzea. Baina, nahiz eta izkina batean jarrita egon eta inor ez izan atzean, jende asko egon daiteke egiten ari zarena ikusten.

Utz zaitzatela bakean, eskubidea duzu eta!

Bazenekien?

Utz zaitzatela bakean, eskubidea duzu eta!

Datu pertsonalen babesa heziketa-kontu bat da eta portaera onarekin lotuta dago. Normalean ez dugu inoren bizitzan muturrik sartzen, ez gara ateetako behatxuloetatik begira ibiltzen, ez ditugu ingurukoen eskutitzak irekitzen eta ez ditugu lagunei bidali dizkieten posta elektronikoak irakurtzen.

Denok dugu zer edo zer beste inorekin partekatu nahi ez duguna. Eta ez da, ez, legez kanpokoa delako edo ezkutatzeko modukoa delako, norberaren kontu pribatua delako baizik, besterik ez. Eta horrexegatik, hain zuzen ere, zuk zeuk erabaki behar duzu zer jakin dezaketen besteek zutaz eta zer informazio gorde nahi duzun zeuretzat.

Zure aukerak

Zeuk bakarrik erabaki behar duzu zer partekatu nahi duzun eta norekin. Mediku-kontsultan, esate baterako, inor gutxi ausartuko da denen aurrean ozenki esaten HIESaren froga egitera doala, batez ere itxarongela jendez beteta badago eta denak adi-adi badaude. Gutxi egongo dira prest biluzik ageri deneko argazkiak SMS bidez bidaltzeko, jakinda bidali bezain azkar neska-lagunak edo mutil-lagunak, irakasleek edo senideek jaso ditzaketela. Inork ez du gogoko beste batek bere kontu pribatuetan muturra sartzea.

Zure mugak

Denok dugu norberarentzat bakarrik den esparru baten beharra, besteek beti errespetatu behar dutena bertan muturrik sartu gabe; eta esparru hori ez da denontzat berdina. Pribatua zer den zehazteko orduan, lagun talde bakoitzak bere iritzia du. Are gehiago: kontu pribatuen aurrean ditugun jarrerak aldatuz doaz. Seguruenik, zure aurrekoek atea itxita esan-egin izan dituzten zenbait gauza zuk lasai-lasai egiten eta esaten dituzu, hainbeste pentsatu gabe.

Zenbaitetan, anonimatuan egon nahi dugu. Horregatik, ziurtasun osoa izan behar genuke inork ezin duela guri buruzko edozer jakin edo ikusi.

Horrexegatik joan gaitezke medikuarenera eta inork ez jakin han izan garenik. Arrazoi beragatik, komunera joaten garenean ere, ez dugu zertan izan kamera bat grabatzen.

Atea ixteko eskubidea duzu eta zeuk erabakitzen duzu nor sar daitekeen eta nor ez.

Datu Pertsonalei buruzko Legea

Datuak

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legearen xedea da zuri buruzko informazioa begirunez erabiltzen dela ziurtatzea. Lege honen eginkizuna da pertsonak babestea, datu pertsonalak prozesatzen direnean ez dadin pribatutasunerako eskubidea urratu.

Datu pertsonalak

Datu pertsonal bat pertsona jakin batekin lotzen den datua da. Adibidez, izena, adina, helbidea eta telefono-zenbakia datu pertsonalak izango dira, baldin eta pertsona jakin batekin lotzen badira. Pertsona bat identifikatzeko moduko irudi bat ere datu pertsonal mota bat da, nahiz eta irudian izenik agertu ez.

Zure NAN-zenbakia eta Gazte-txartelaren zenbakia ere datu pertsonalak dira.

Adostasuna

Berez inork ez du zure datu pertsonalik erabiltzeko baimenik, zuk zeuk ez baduzu lehenago ados zaudela adierazi; hau da, ados zaudela adierazi behar duzu beste batek zure datuak erabil ditzan. Adostasun-adierazpenak borondatezkoa izan behar du eta nahi duzulako. Bestalde, nahi duzunean baliogabetu dezakezu adostasun hori.

Horixe da araua, baina salbuespenik ere bada. Adibidez, zenbait testuingurutan, udalek, foru aldundiek edo gobernuko sailek zure datu pertsonalak erabil ditzakete zure adostasuna eskatu beharrik gabe. Arau orokorrak dio 14 urte betetzen dituzunean baimena eman dezakezula zure datu pertsonalak bildu eta erabil ditzaten.

14 urte bete gabekoa bazara, inork zure datu pertsonalak erabili nahi baditu, zure legezko tutoreen baimena beharko du. Hala ere, nahiz eta 14 urte beteta izan, zenbait jardueratarako nahitaez beharko da tutoreen adostasuna; adibidez, bankuko kontu bat irekitzeko.

Zure eskubideak