Segurtasun-urraketak jakinarazpena
Tratamenduaren arduradunek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB) datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea (arduradunen kontrol-agintaritza DBEB da), eta horien ebaluazioa eta jarraipena egitea.
Datuak babesteko agintaritza Datuak Babesteko Euskal Bulegoa duten erakundeek datu pertsonalei dagokienez sortzen diren segurtasun-arrakalak jakinaraztea da zerbitzu honen helburua.
Jakinarazpena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera egin da, 33. artikuluaren arabera: Datu pertsonalen segurtasunaren urraketa kontrol-agintaritzari komunikatzea (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).
Oharra: segurtasun-urraketak EZ badie eragiten datu pertsonalei, orduan ez da jakinarazi beharko
Segurtasun-urraketaren jakinarazteko formularioa
Honi buruzko argibiderik behar izanez gero edo zalantzaren bat izanez gero, honen bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan:
• e-posta: dpd-dbo@avpd.eus
• Telef.: 945 016 230