Konpartitu

Tratamendu-jardueren Erregistroa

Tratamenduaren arduraduna: DBEA – Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Harremanetarako datuak:

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71-3 - 01008 – Vitoria-Gasteiz
Tel. 945 016 230
https://www.avpd.eus

Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: dpd-dbo@avpd.eus

Tratamenduaren helburuak 

DBEAren sarrerak eta irteerak erregistratzea.

Oinarri juridikoa

Lege-betebeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua).

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

Interesdunen kategoriak

Pertsona fisikoak, pertsona juridikoen ordezkariak barne, DBEAra jotzen dutenak, edo DBEAren komunikazioak jasotzen dituztena.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio eta harremanetarako datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Ordezkaritza datua, halakorik egonez gero.

Aurkeztutako dokumentuarekin zer ikusia duten datuak.

Hartzaileen kategoriak

Eskabidearen administrazio-organo hartzaileak, 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

DBEArako ez diren idazkien edo beste erakunde baten eskumenekoak diren idazkien administrazio hartzaileak.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAren giza-baliabideak eta nomina erregistratzea eta kudeatzea.

Oinarri juridikoa

Lege-betebeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua).

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua onartzen duena.

Interesdunen kategoriak

DBEAko pertsonal funtzionarioa eta senideak. DBEAn lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetako parte hartzaileak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio-datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/dokumentu identifikatzailea, erregistro-zenbaki pertsonala, Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia, sinadura eta irudia.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Datu-kategoria bereziak:

  • Osasunari buruzko datuak: gaixotasunek eragindako bajak. lan istripuak eta desgaitasun-maila (diagnostikoak jaso gabe). Mediku azterketak.
  • Sindikatu afiliazioa: kuota sindikala ordaintzeko xedearekin (halakorik egonez gero), ordezkari sindikala (egonez gero), norberaren eta hirugarrenen bertaratze frogagiriak.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: sexua, egoera zibila, nazionalitatea, adina, jaiotze data eta lekua eta familia-datuak.

Datu akademiko eta profesionalak: titulazioak, prestakuntza eta lanbide esperientzia.

Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko xehetasunak: bateraezintasunak, presentziaren kontrol datuak.

Datu ekonomiko finantzarioak: nominako datu ekonomikoak, kredituak, maileguak, abalak, zerga kenkariak, atxikipenak. Bankuko datuak. Pentsio planei buruzko datuak.

Beste datu batzuk: gizarte ekintzari buruzko datuak, funtzio publikoaren arloko zehapenei buruzko datuak.

Hartzaileen kategoriak

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra.

Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza.

Foru ogasunak (Zerga administrazioa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Pentsio Planarem erakunde kudeatzailea eta gordailuzaina.

Lan arriskuen kudeaketa egiteko eskatzen zaion entitatea.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Sindikatu organizazioak.

Finantza entitateak.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Tratamendu-jarduera honetako datu ekonomikoak zerga arloko araudian xedatutakoaren arabera gordeko dira.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAren ekonomia, aurrekontuak eta kontabilitatea kudeatzea. DBEAren aurrekontua betetzearen ondoriozko sarrera eta irteera espedienteak izapidetzea.

Oinarri juridikoa

Kontratua: interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamenduaren 6.1.b artikulua).

Lege-betebeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua).

9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

1/1997 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.

6/2005 Foru Arau Orokorra, otsailaren 28koa, Arabako zergei buruzkoa.

2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa.

2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zergei buruzkoa.

16/1993 Dekretua, otsailaren 2koa, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa.

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa,  Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Interesdunen kategoriak

Destinoa DBEAn duen pertsonala eta DBEAren Kontseilu Aholku-emaileko pertsonala, enpresa hornitzaileak, diru-laguntzen onuradunak diren pertsonak edo kolektiboak, zehatuak eta enpresa lizitatzaileak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio eta harremanetarako datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: lanpostua.

Datu ekonomiko finantzarioak eta aseguretakoak: bankuko datuak.

Hartzaileen kategoriak

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza.

Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

Foru ogasunak (Zerga administrazioa).

Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma (KPE-CPE).

Finantza entitateak.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Tratamendu-jarduera honetako datu ekonomikoak zerga arloko araudian xedatutakoaren arabera gordeko dira.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

Kudeatzea eta kontrolatzea ekitaldietan eta prestakuntza jardueretan eta DBEAk antolatutako sarien deialdietan parte hartzen duten pertsonak.

Oinarri juridikoa

Kontratua: interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamenduaren 6.1.b artikulua).

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Interesdunen kategoriak

DBEAren prestakuntza ikastaroetan parte hartzen duten irakasleak eta ikasleak.

DBEAk antolatu ohi dituen sarien deialdietara aurkezten diren pertsonak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria, irudia eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: entitatea edo organismoa eta zein lanpostutan dagoen.

Datu akademikoak eta lanbidekoak edo profesionalak: prestakuntza, titulazioak.

Datu ekonomiko finantzarioak: bankuko datuak.

Hartzaileen kategoriak

Ordaindutako jarduerak egiten dituzten irakasleen datuak eta ordainsari ekonomikoa duten sarien irabazleen datuak honakoei jakinaraziko zaizkie: Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Kontu Hartzailetza, foru ogasunak (zerga administrazioa), finantza entitateak.

Sarien deialdietako parte hartzaileak: irabazleen izen-abizenak argitaratu egingo dira Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak xedatzen duenaren arabera, eta eskuragarri egongo dira DBEAren web-orrian eta DBEAren sare sozialetan.

Irakasleen datuak liburuxketan edo DBEAren web-orrian ager daitezke, prestakuntza jardueren zabalkundearen baitan.

Datuak DBEAren harpidedunen erregistroan jasoko dira, aldez aurretik adostasuna eskatuta.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Irakasleen eta irakasleen datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Irakasleen datuak gorde egingo dira beste prestakuntza jarduera batzuetarako, ezabatzeko ez badute eskatzen behintzat, Diruz ordaindutako jarduerak direnean, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen xedatutakoaren arabera gordeko dira.

Sarietarako hautagaiei buruzko datuak saria eman arteko prozedura izapidetu bitartetan eta egon daitezkeen erreklamazioak izapidetu bitartean gordeko egingo dira.

Datu ekonomikoak Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen xedatutakoaren arabera gordeko dira.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAk erakunde edo kontratu harremanak dituen pertsonen, enpresen eta erakundeen agenda kudeatzea, DBEAk dituen eginkizunak, eskumenak eta jarduerak aintzat hartuta.

Oinarri juridikoa

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Interesdunen kategoriak

Pertsona fisikoak, pertsona juridiko publiko eta pribatuak ordezkatzen dituztenak barne, DBEArekin harremanetan daudenak, DBEAk esleituta dituen eskumena direla eta.

Komunikabideen ordezkariak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: zein kargu duen edo zein erakunde edo entitatekoa den.

Hartzaileen kategoriak

Pertsona fisikoak, DBEAren jarduerekin zer ikusia duten pertsona juridikoak ordezkatzen dituztenak barne,

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Gorde egingo dira, interesdunek lanbideko posizio berean segitzen duten bitartean edo datuak ezabatzeko eskatu bitartean.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAk sustatzen dituen prestakuntza eta sustapen jarduerei buruzko informazioa borondatez jaso nahi duten pertsonei helarazi beharreko informazioa kudeatzea.

Oinarri juridikoa

Adostasuna: interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman badu helburu zehatz bati edo gehiagori begira (Erregelamendu Orokorraren 6.1.a artikulua).

Interesdunen kategoriak

DBEAk sustatutako prestakuntza eta sustapen jardueren berri izan nahi duten pertsonak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria, irudia eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: jarduera esparrua eta intereseko arloak.

Hartzaileen kategoriak

Ez dago datu komunikaziorik aurreikusita.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Erakunde informazioa jaso nahi duten pertsonen datu pertsonalak epemugarik gabe gordeko dira sisteman, harik eta interesdunak adostasuna bertan behera utzi arte edo datuak ezabatzeko eskatu arte,

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAri egindako datu  babesari buruzko kontsultak erregistratzea eta kudeatzea.

Oinarri juridikoa

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 57. artikulua. Eginkizunak

16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena (6. artikulua).

Interesdunen kategoriak

DBEAri kontsultak egiten dizkioten pertsona fisikoak eta (pertsona fisikoen eta juridikoen) legezko ordezkariak eta datuak babesteko ordezkariak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Beste datu batzuk: kontsultan egon daitezkeenak.

Hartzaileen kategoriak

Ez dago datu komunikaziorik aurreikusita.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Kontsulta izapidetzeko eta erantzuteko behar den beste denboran gordeko dira.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

DBEAk, herritarren erreklamazioak eta eskubideak babesteko eginkizuna eta legeak esleitzen dizkion ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak burutzeko hasitako espedienteak erregistratzea, kudeatzea eta izapidetzea.

Oinarri juridikoa

Lege-betebeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua).

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 57. artikulua. Eginkizunak eta 58. artikulua. Ahalak.

16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena (6. artikulua).

39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzkoa.

Interesdunen kategoriak

DBEAren ikerketa ahalekin eta ahal zuzentzaileekin zer ikusia duten pertsona fisikoak edo pertsona juridikoen ordezkariak (erreklamazio-egileak, ukituak, pertsona fisikoak edo pertsona fisikoen ordezkariak).

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: zein postu duen ordezkatzen duen entitatean.

Datu kategoria bereziak: erreklamazioan aurkeztutakoak edo bildutakoak, ikerketa jardueretan edo zehapen prozeduran.

Hartzaileen kategoriak

Organo jurisdikzionalak eta fiskaltza.

Arartekoa, beste kontrol agintaritza batzuk, prozedura haien eskumenekoa bada.

Prozeduretan interesa duten pertsonak.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

Kudeatzea, tratamendu arduradunek eta tratamendu-eragileek jakinarazitako datuak babesteko ordezkarien izendapenak, horien gaineko eskumena duen kontrol agintaritza DBEA denean.

Oinarri juridikoa

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 37. artikulua. Datuak babesteko ordezkaria izendatzea.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (34. artikulua).

Interesdunen kategoriak

Eusko Legebiltzarraren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen ezarpen eremuan dauden administrazio publikoek, organismoek eta entitateek izendatutako datuak babesteko ordezkariak, datuak babesteko ordezkaria nahitaez izendatu behar dutelako; eta izendapena jakinarazi behar diotelako Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari (DBEA), Agintaritza delako datu babesari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol agintaritza.

Jakinarazpen prozeduran deklaratzaileak diren pertsonak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak:entitatea edo organismoa eta zein lanpostutan dagoen.

Hartzaileen kategoriak

Datuak babesteko ordezkarien harremanetarako datuen zerrenda eguneratua edukiko da, eskuragarria bitarteko elektronikoen bidez.

Datuak babesteko ordezkarien datu pertsonalak ez dira argitaratuko.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Ez dira ezabatuko, datuak babesteko ordezkariaren izendapena kentzen zaiola edo ordezkatu egiten dela jakinarazi arte, orduan bere datuak ez direlako beharrezkoak izango jarduera profesionalarekiko erantzukizunak zehazteko.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

Tratamendu arduradunek datu pertsonalen segurtasun arrakalei buruz egindako jakinarazpenak kudeatzea, kontrol agintaritza eskumenduna DBEA denean; eta horien ebaluazioa eta jarraipena ere bai.

Oinarri juridikoa

Ahal publikoak egikaritzea: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (Erregelamendu Orokorraren 6.1.e artikulua).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 33. artikulua. Datu pertsonalen segurtasunaren urraketa kontrol-agintaritzari komunikatzea

Interesdunen kategoriak

Segurtasun arrakalak jakinarazteko prozeduran jasotzen den dokumentazioan ageri diren pertsonen datuak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Enpleguari buruzko xehetasunak: entitatea edo organismoa eta zein lanpostutan dagoen.

Segurtasun urraketen jakinarazpenetan jasotako edo bildutako beste edozein datu pertsonalen kategoria.

Hartzaileen kategoriak

Segurtasun eskumenak dituzten beste organismo batzuei jakinarazi ahal zaizkie datu pertsonalak, adibidez, segurtasun eta indar kidegoei, datuak

Babesteko agentziei (nazionalak eta Europakoak), eta larrialdi informatikoei erantzuteko taldeak (CERT).

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko tratamenduaren helburua betetzeko eta helburuaren eta datu tratamenduaren ondorioz izan litezkeen erantzukizunak zehazteko behar adina denbora, ez gehiago.

Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa ezarriko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.

Segurtasun neurriak

Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. Eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitako neurriak ezarriko dira. Neurriak, DBEAren datuak babesteko eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan dauden azalduta.

Tratamenduaren helburuak

Herritarrek DBEAren aurrean egindako eskaerei erantzutea eta kudeatzea, Errengelamendu Orokorraren datuak babesteko ezarritako eskubideak baliatzeari dagokionez.Herritarrek DBEAren aurrean egindako eskaerei erantzutea eta kudeatzea, Errengelamendu Orokorraren datuak babesteko ezarritako eskubideak baliatzeari dagokionez.

Oinarri juridikoa

Lege-betebeharra: tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko beharrezkoa den tratamendua (Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua).

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: 12. artikulutik 23. artikulura.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: 11. artikulutik 18. artikulura.

Interesdunen kategoriak

DBEAren aurrean datuak babesteko eskubideak baliatzen dituzten pertsona fisikoak.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio datuak: izena eta abizenak, NAN/IFZ/Identifikazio agiria eta sinadura.

Harremanetarako datuak: posta helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Hartzaileen kategoriak

Ez dago datu komunikaziorik aurreikusita.

Nazioarteko transferentziak

Ez dago nazioarteko datu transferentziarik aurreikusita.

Ezabatzeko epeak

Datuak gorde egingo dira, bildu zireneko tratamenduaren helburua betetzeko.