Benetan Gertatutakoak

 
 

X udaleko kulturako egitaraua kudeatzen duen erakunde autonomiadun batek posta elektroniko bat bidali zien bazkide guztiei hilean zehar egitea aurreikusten ziren jarduera kulturalekin.

Bidalketa egin zenean ez zuten CCO (ezkutuko kopia) aukera hautatu, eta, ondorioz, hartzaile guztiek ikusi zituzten "Nori" eremuan ageri ziren pertsonen helbide elektronikoak eta izen-abizenak.

Zenbait hartzailek galdetu zuten ea zer egin zezaketen hutsa zuzentzeko, haien ustez irregulartasun handia baitzen gertatutakoa.

Egia esan, ezin da egindako hutsa zuzendu, informazioa jada erabiltzaile guztiei bidali zaielako eta hartzaile guztiek dituztelako guztien datuak. Hutsa ez bada asmo txarrez egin ere, ez dago konponbiderik.

Entitatea erakunde publiko bat denez, kaltetuek gertatutakoa salatu dezakete Datuak Babesteko Euskal BUlegoan, eta horrek arau-hauste bat deklaratu ahal dio erakunde autonomiadunari.

  • Aritz, 45
    Nahi ez diren jakinarazpenak

    Aritzek arte areto batean egin beharreko margolanen erakusketa garrantzitsu bati buruzko katalogoa jaso zuen etxean. Hasiera batean okerren bat zegoela pentsatu zuen, bera ez zelako aldizkariaren harpideduna. Baina bere izenean zegoela ikusi zuen, eta helbidea ere ondo zegoela. Edozelan ere, are harrigarriagoa izan zen hurrengo egunetan emazteak eta seme-alabek ere katalogo bera jaso zutela, bakoitzak bere izen-abizenekin eta helbidearekin.

    Ez zuen gertatutakoa ulertzen eta arte galeriara deitu zuen jakiteko ea nola lortu zituzten helbideak.

    Arte galerian lasai asko esan zioten herriko tenis elkartean eskuratu zituztela, bertan eman zizkietela bazkide guztien helbideak, eta horri esker jaso zutela hain erakusketa interesgarriaren berri.

    Orain Aritz haserre dago, baina ez daki zer egin. Nahiz eta arte aretoaren asmoa ona izan, Aritzek ez du nahi edonork izatea familiaren datuak.

    Zer egin behar du? Datuak jatorrizko helbururako erabili ordez, beste baterako erabili zituen entitatea erakunde pribatua denez, Aritzek tratamenduaren aurkako salaketa aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Azken eguneratzea: 2013/01/22