Zure datuak sarean
Informazio pertsonala zuri buruzko informazioa da, identifikatu egiten zaituelako edo identifikagarri egiten zaituelako. Adibidez: argazkiak, helbidea edo telefono zenbakia. Baina, horretaz gain, zuri buruzko informazio pertsonala da zer ikasten ari zaren, zein gauza egiten dituzun, nora bidaiatzen duzun eta zein produktu mota erosten duzun ere bai. Zur eta lur geratuko zinateke jakingo bazenu zenbat erabaki hartzen dituzun egunero zure informazio pertsonalaz edo zure pribatutasunaz.
Zure informazio pertsonalaren gaineko kontrolari eutsiz gero, hein handi batean pribatutasuna ere babesten duzu.
- Inprimaki bat bete
Irakurtzen duzu letra txikiz idatzita dagoena? Inprimakia bete ondoren, egiaztatzen duzu zer gertatuko den zure datuekin? - Erosketak egin edo bankuko gestioak egin linean
Egiaztatzen duzue ea sistema segurua den bankuko kontua edo kreditu txartela eman aurretik? - Nortasun agiria erakutsi zenbait establezimendutan, eskaneatu behar dutelako (klubak, bankuak eta abar)
Galdetu diozu inoiz zeure buruari ea zer egingo duten zure informazioarekin?
BIDEOA: Arrastoa uzten
Segidan azalduko dizugu nola kontrolatu behar duzun zeure informazio pertsonala eta zer egin behar duzun organismoek duten zuri buruzko informazio pertsonala atzitzeko.
Hona zure informazio pertsonala kontrolatzeko aholkurik onenak:
- Galde iezaiozu zeure buruari ea zertarako behar duten informazioa.
Kontuan izan nork eskatu duen zure informazio pertsonala. Legezkoa ote da? Nola tratatuko ote du informazioa? Datuak hirugarrenei emango ote dizkie? Nor den argi ez baduzu, esaiozu deia itzuliko diozula eta eska iezaiozu zenbaki publiko edo komertzial bat zeuk deitzeko. - Informazioa eman aurretik, ondo pentsatu.
Informazio pertsonala eskatzen duten gutunak, mezu elektronikoak, testu mezuak edo telefono deiak jasotzen badituzu, ez erantzun fidatzeko moduak direla jakin arte, hau da, seguru jakin arte benetan nor diren eta zure datu pertsonalak benetan behar dituztela. - Irakurri beti arreta handiz letra txikia.
Organizazioren batek nahi izanez gero zure datuak tratatu edo beste organizazio batera transferitu beste helburu batzuetarako, lehendabizi zure baimena beharko du. Gogoan izan esan dezakezula ez duzula nahi datuak lagatzerik. - Irakurri pribatutasuneko politika.
Jakin nola erabiliko duten zure informazio pertsonala. - Egin kasu senari.
Ez baza web gune baten segurtasunaz fidatzen edo ez baduzu garbi ikusten nola tratatuko duten zure informazio pertsonala, ez eman daturik. - Zure pasahitza asmatzen zaila izan dadila.
Erabili pasahitz eta izen desberdinak kontu bakoitzean. - Zeuk erabaki nork ikus dezakeen zure informazioa.
Kontu handiz ibili erabilera publikoko ordenadoreak erabiltzen badituzu zure informazio pertsonala atzitzeko. - Erosi aurretik egiaztatu dena.
Web gune segurua erabili: enpresaren harremanetarako datuak ikusi behar dira, urre koloreko giltzarrapoa izan behar du eta pribatutasun eta itzulketa politika argiak. Egiaztatu behar duzu web orriaren helbidearen hasieran "https" agertzen dela. - Gogoratu aplikazioa itxi behar duzula.
Leku seguruetatik ondo deskonektatu. Egiaztatu. - Babestu zure ordenadore pertsonala.
Suebakiak eta antibirusak instalatu. - Erregistratutako informazioa egiaztatu.
Begiratu sarri bankuko eta kreditu txartelaren ordainagiriak, ikusteko ea zure kontuan ohikoak ez diren mugimenduak egon diren.
BIDEOA Aztarna digitala
Sarean benetan gertatutakoak
Azken eguneratzea:
2013/01/24