Sare sozialak

 
 

Hartu beharreko neurriak

Sare sozialen abantailarik handienetako bat da berehala partekatu dezakezula informazioa pertsona pilo batekin. Partekatu nahi duzun informazioa linean argitara dezakezu, ezagutu dituzun pertsonen profilak ikus ditzakezu eta mezuak bidali ahal dizkiezu. Baina, izan beti gogoan, zuk uste duzuna baino pertsona gehiagok ikus dezaketela argitaratzen duzuna.

Linean egiten diren argitarapenak

Web orri gehienek ematen diete erabiltzaileei profil pertsonalak sortzeko aukera. Nahikoa izan daiteke erabiltzaile izena eta posta elektronikoko helbidea jarrita; baina, argazkia, norbere buruaren deskribapena, zaletasunak, musika eta bideoak ere jar daitezke. Zure profila lagunen lineako profilekin ere konekta dezakezu. Milaka pertsonak ikus dezakete eta denei ez zaie ondo iritziko zuk idatzitakoa.

Ondo pentsatu behar duzu zer esaten duzun web orrietan, besteek zer pentsa ere: argitaratzen dituzun mezuak edo irudiak lotsagarriak izan daitezke bizitza errealean? nola sentituko zinateke balizko enplegatzaile batek edo zure familiak zure bizitzako alderdi pribatuak ikusiko balituzte?

Babestu datu pertsonalak

Profilaren konfigurazioaren bitartez kontrola dezakezu zuri buruzko zenbat informazio ikus dezaketen besteek. Batzuetan konfigurazioa modu automatikoan egiten da eta pribatutasun maila zorrotzak dituzte orriek. Baina, beste batzuetan informazioa guztiz publikoa da, eta norberak egin behar ditu egokitzapenak. Hautatu ahalik eta pribatutasun mailarik zorrotzena. Gogoan izan ezin duzula inork jarritako informaziorik kendu jada ikusi duzulako, baina gunearekin eta erabiltzaileekin gustura zauden heinean, informazioa jar dezakezu.

Gomendagarria da pribatutasun politikak eta erabilera baldintzak sarri irakurtzea, batez ere ulertzeko nola egiten duten datu pertsonalen tratamendua. Adibidez: datuak marketing enpresei ematen dizkiete?

Tuentin, Facebooken edo Twitterren duzun pribatutasun profila nola konfiguratu jakin nahi baduzu, ikusi DBEBren web orri hau: www.kontuzdatos.info.

Zuhur jokatu...

Kontuz ibili ea zer argitaratzen duzun linean. Beste batzuk informazio zatiak erabil ditzakete zuri buruzko irudi berri bat egiteko, eta modu desegokian erabili. Sekula ez eman etxeko helbidea, telefono zenbakia, jaiotze-data eta lantokia ezagutzen ez duzun inori. Zure pasahitza benetan segurua dela egiaztatu, eta ez erabili asmatzen errazak diren pasahitzak, batez ere pasahitz bera erabiltzen baduzu beste zerbitzu batzuetarako, adibidez, linea bidezko ordainketak egiteko. Gomendagarria da posta elektronikoko aparteko kontu bat izatea sare sozialetarako, harremanetan jartzeko bestelako daturik eman beharrik gabe.

Eta, batez ere, gozatu...

Sare sozialen erabiltzaile gehienek modu seguruan erabili ohi dituzte. Beste pertsona batzuk ezagutzeko eta aspaldiko lagunekin harremanetan segitzeko modu bikaina dira. Kontrola ezazu zure informazioa eskuratzeko modua, deskonektatuta zaudenean egiten duzun bezala. Sare sozialek aukera ematen badizute kontrolatzeko norekin jarri harremanetan, nor jar daitekeen zurekin harremanetan eta zuri buruzko zein informazio dagoen jakiteko, horrek esan nahi du pribatutasunarekiko errespetuz jokatzen duten eta harreman sozialak sustatzen dituzten inguruneak direla.

Baina, zerbaitengatik ezin baduzu gozatu —norberak bultzatu gabeko arreta-deitzea, zurrumurru iraingarriak…—, dena delako gunearen administrariari jakinarazi behar diozu.

Hasteko, ikasi egin behar duzu nola funtzionatzen duten erabiltzen dituzun guneak, eta modu seguruan erabili.

Ondo ibili sarera konektatzen zarenean!

Hona zure informazio pertsonala babesteko aholkurik onenak:

  • Web guneen pribatutasunaren konfigurazioa egiaztatzea
  • Sarri irakurtzea pribatutasun politikak eta erabilera baldintza orokorrak
  • Pasahitzak ezkutuan gordetzea eta sarri aldatzea
  • Gogoan izatea beste pertsona batzuekin partekatzen duzun lineako informazioak zure segurtasuna kaltetu dezakeela benetako bizitza

BIDEOA: Facebook: pribatutasun aukerak

VIDEO: Twitter: pribatutasun ohar orokorrak

BIDEOA: Tuenti: nabigatzaileentzako zenbait gako

Sare sozialetan benetan gertatukoa

Azken eguneratzea: 2013/01/24