Sare sozialak

 
 

Beste pertsona batzuen istorioak

Lan asko egin dira aztertzeko gazteen esperientziak sare sozialetan dabiltzanean. Emaitzek erakusten dute lineako informazioa kargatzen dutenean, ez dutela beti kontuan izaten informazioa beste baten batek ere eskura dezakeela.

Elkarrizketatutako gazteen ia % 60ak ez zuen uste sarean jartzen dutena gerora linean gera daitekeenik eta etorkizunean beste pertsona batzuk hartzeko moduan gera daitekeenik. Baina, sarean jartzen den informazioa aintzat hartzekoa da, ezen institutuek, unibertsitateek eta balizko enplegatzaileek guri buruzko informazioa bila baitezakete Interneten, lanpostu bat edo ikasteko toki bat eskuratu nahi dugunean. Gazte gehienek adierazi zuten ez zutela ondo ikusten institutuek, unibertsitateek edo balizko enplegatzaileek haiei buruzko informazioa bilatzea Interneten, webetik norbere informazio pertsonala kentzeko astirik ez badute izan.

Inmak eta Anderrek gurekin partekatu dituzte izan dituzten esperientziak.

  • Nerea, 16
    Sare sozialak

    Profil orri bat diseinatu nuen MySpacen nire lagunentzat, eta euren abestiak igotzen zituzten bertan. Baina abesti batzuk nire gelako mutil bat iraintzen zuten. Abestiak guztiz iraingarriak ziren eta lagunei esan nien kentzeko orritik, baina ez zituzten kendu.

    Mutilak irakasleei esan zien, eta orduan nire lagunek esan zuten nik diseinatu nuela MySpaceko orria. Zuzendariarengana bidali ninduten eta errietan egin zidan, nahiz eta nik ez idatzi abestiak.

  • Ander, 18
    Identitatea lapurtzea

    Gelako neska batek ikusi zuen Tuentin zeukan orria oso-osorik kopiatu zutela eta bere argazkiak editatu zituztela, eta bere aurkako hitz iraingarriak jarri zituztela.