Sare sozialak
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoak norberari buruz zein informazio pertsonal jaso duten jakiteko eskubidea aitortzen du, eta informazio hori behar bezala tratatzen dutela bermatzeko zenbait xedapen ezartzen ditu.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren arduren artean dago datuak babesten laguntzea, DBLO betetzen dela bermatuz.
Linean jarrita dituzun zure datuak beti seguru izateko, bete beharreko hainbat gomendio eskaintzen dizugu.
Edozelan ere, uste baduzu zure informazio pertsonala ez dela modu seguruan gorde edo espero edo nahi ez zenuen helbururen baterako erabili badute, litekeena da DBLO urratu izana. Hala bada, datuak babesteko edozein agentziak lagun zaitzake.
Hona halakoetan bete beharreko urratsak:
- 1. urratsa: jarri harremanetan zuri buruzko informazioa duen gunearekin (web gunea edo bestelakoa), eta eskatu zure informazio pertsonala ezabatzeko edo zuzentzeko. Gorde eskaera egiteko bidalitako idazkiaren kopia bat eta bidalketa data ere apuntatu.
- 2. urratsa: ezabatzeko edo zuzentzeko eskaera alferrikakoa izan bada edo 10 egun igaro ondoren ez baduzu erantzunik jaso, gunea administrazio publiko batena bada, jarri harremanetan Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin ( tel. 945016230; avpd@avpd.eus). Enpresa pribatu batena bada, ordea, jarri harremanetan Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin (Tel. 901 100 099 / 91 266 35 17 ciudadano@agpd.es).
Sare sozialetan benetan gertatutakoa
-
Nerea, 16
-
Ander, 18