Sare sozialak
Milioika eta milioika pertsonak erabiltzen dituzte munduan Facebook, Tuenti edo Twitter bezalako sare sozialak, harremanetan jartzeko, txateatzeko eta beste pertsona batzuei mezuak bidaltzeko sarearen bidez. Hala ere, segurua ote da informazio pertsonala partekatzea horrelakoen bitartez? nola babes dezakegu geure pribatutasuna?
Berdin dio sare sozial bat erabiltzea edo Interneteko harremanetarako orri bat erabiltzea edo foro batean txateatzea, arriskua bera da, informazio pertsonala ari zarelako jartzen sarean. Informazioa ikusgai ipini ondoren, ezin izango duzu kontrolatu datu horiekin zer gertatzen den, eta hori arrisku handia da zure pribatutasunerako, bai eta norbere segurtasunerako ere.
Horregatik, profil bat sortu aurretik, argazki bat argitaratu aurretik edo mundu zabalari esan aurretik zer egiten ari zaren, ondo pentsatu nola egiaztatuko duzun zure segurtasuna sarean.
DPBL - Datu Pertsonalak Babesteko Legea
Zuri buruzko informazioa biltzen duten web gune guztiek bete behar dituzte Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legean jasotako printzipioak. Hona hemen legeak ezarritako printzipioak:
- Informazioa ematea datu bilketan
- Bermatzea zure informazioaren segurtasuna
- Datuak zuzen eta eguneratuak mantentzea
- Garrantzirik ez duen informaziorik ez biltzea
- Informazioa beharrezkoa den bitartean bakarrik gordetze
- Zure baimenik gabe informaziorik ez ematea beste pertsona eta erakunde batzuei, ez badago horrelakorik baimentzen duen legerik.
- Informazioa modu egokian babesteko konpromisoa hartzen duten herrialdeei bakarrik ematea.
- Informazioa ez erabiltzea datu bilketa egin zenean zegoen helburu bererako ez bada
BIDEOA: Sare sozialak (Telemadrid)
Sare sozialetan benetan gertatutakoa
-
Nerea, 16
-
Ander, 18
Azken eguneratzea:
2013/01/24