Identitatea lapurtzea

 
 
Baten batek zuri buruzko informazioa eskuratzen badu, kreditu txartela edo mailegua eskatu ahal du zure izenean, eta lapurtu ere egin ahal dizu. Hori identitatea lapurtzea dela esaten da.

Izena, helbidea eta jaiotze data nahikoa dira beste "zu" bat sortzeko. Zuri buruzko informazio asko jartzen baduzu modu publikoan, asko errazten diezu lana identitateen lapurrei.

Baten batek zuri buruzko informazio pertsonala badauka, adibidez, zuren NAN zenbakia, bankuko kontuaren zenbakia, sarbide gakoak..., zure identitatea ordeztu dezake. Eta zuri buruzko informazio pertsonala erabiltzen badu, zure datuekin dirua ateratzeko, erosketak egiteko edo maileguak eskatzeko, zure identitatea erabiltzen ari da.

Identitate-lapurreta esaten zaio datu pertsonalak legez kontra erabiltzeari iruzur edo delituren bat egiteko.

Identitatea lapurtzen badizute gerta daiteke egin ez dituzun gauzen arduraduna zeu izatea, esan dezakete egin ez dituzun adierazpenak egin dituzula, ordaintzeko dauden fakturak jaso ditzakezu eta zordunen fitxategi batean ager zaitezke, eta horren ondorioz eragozpenak izan ditzakezu maileguak, kreditu txartelak edo hipoteka kredituak eskuratzeko. Gainera, luze jo dezake dena konpondu bitartean.

Hona hemen identitate lapurretaren hainbat ondorio:

  • Kalte ekonomikoa: identitate-lapurrak zure bankuko kontua baldin badaki, dirua atera dezake zure kontu korrontetik, erosketak egin ditzake, kontratuak helbideratu eta finantza betebeharrak har ditzake zure izenean.
  • Sinesgarritasuna galtzea: identitate-lapurrak zera egin dezake, kontu berri bat sortu Interneten zure datu pertsonalekin, eta eduki berriak sortu zure izenean. Horri ziberjazarpena edo ciberbullying-a esaten zaio.
  • Erantzukizuna, lapurrak egindako delituen ondorioz: lapurtutako identitatea erabil dezake poliziaren aurrean, eta, gero, delituak zuri egotzi.

Gauzak ez daudela behar bezala sumatzen baduzu, egon erne.

  • Garrantzi handiko dokumentuak aurkitzen ez badituzu edo lapurtu egin dizkizutela uste baduzu.
  • Bankuko ordainagiriak eta fakturak jasotzen ez badituzu.
  • Ordainagirietan mugimendu arraroak sumatzen badituzu.
  • Erosi ez dituzun produktuen gaineko fakturak jasotzen badituzu.
  • Kreditu txartela edo maileguak ukatzen badizkizute arrazoirik gabe.
  • Zureak ez diren zorrak ordaintzeko eskaerak jasotzen badituzu.

Identitatea ez diezazuten lapurtu, komeni da:

  • Kontuan hartzea zer botatzen duzun.
  • Dokumentu pertsonalak leku seguruan gordetzea.
  • Dokumentazioarekin batera jaiotze-agiria eta pasaportea ez eramatea aldean. 
  • Fakturak eta ordainagiriak txikitzea.
  • Organizazioei jakinaraztea zure datu pertsonalek izandako aldaketak.
  • Bankuko mugimenduak gainbegiratzea.
  • Pasahitz seguruak erabiltzea.
  • Ez ematea informazio pertsonalik telefono edo Internet bidez, ez badago argi nori eman behar zaion eta zertarako.
  • Ez uztea saioa zabalik zure ekipoan eta inork ez dezala erabili zuk jakin gabe.

Uste baduzu identitatea lapurtu dizutela:

  • Aurkeztu berehala salaketa komisarian.
  • Kartera edo dokumentazioa ez bada ageri edo baten bat sartu bada etxean edo kotxean, eman berehala horren berri poliziari.
  • Eman gertatutakoaren berri banku-entitateei, kontuak itxi eta kreditu txartela baliogabetu.

Identitatea lapurtzearen benetan gertatutakoak

Azken eguneratzea: 2013/01/18