Konpartitu

Erregistratu, sartu eta baja eman

Irakasleentzako baliabidea

gidako lehenengo irudiaDatuak Babesteko Euskal Bulegoak, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin, Datuak Babesteko Madrileko Erkidegoko Agentziarekin eta Datuak Babesteko Kataluniako Agentziarekin lankidetzan, Irlandako Datuak Babesteko Agintaritzaren Bulegoak egindako jatorrizko lan batean oinarrituta egokitu dute hezkuntza baliabide hau.

Materiala hezkuntza komunitateari begira egin da, irakasleek erabiltzeko pribatutasunaren balioari eta datu pertsonalak babestearen garrantziari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio programetan. Bereziki aproposa da kontzeptu hauek lantzen diren esparru edo ikasgaietan erabiltzeko edo tutoretza edo eskola orientabide saioetan.

• Irakasleek ez dute baliabidea oso-osorik erabili behar ikasleekin, hasiera-hasieratik bukaera arte.

• Programak Eskubideen, Erantzukizunen eta Legediaren arloko kontzeptuak lantzen ditu.

• Programaren xedea da irakasleek baliabide honetako elementu batzuk hautatzea bestelako hezkuntza baliabide batzuekin batera, eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako geletan erabiltzea ikasgai hauetan besteak beste: Hezkuntza etiko-zibikoa, Herritartasuna eta Giza Eskubideak, Teknologiak edo Informatika.

Edozelan ere, DBEBn uste dugu baliabide honek curriculum guztietarako balio duela eta berdin erabil daitekeela Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko beste ikasgai batzuetan ere.

Erregistratu, sartu, baja eman : babestu zeure pribatutasuna eta kontrolatu zeure datuak (2012) (pdf, 6 Mb)

Funtsezko zenbait kontzeptu

Baliabide honek ikuspegi kontzeptuala du oinarritzat, eta ikasleak herritar aktibo, kontziente eta arduratsuak izatea da bere helburu behinena.

Herritarren kontzeptua da ikastaroaren kontzeptu garrantzitsuena, eta baliabidean erabiltzen den materiala beste funtsezko bi kontzeptu hauei estu-estu lotuta dago: "Eskubideak eta Erantzukizunak" eta "Legedia". "Eskubideak eta Erantzukizunak" eta "Legedia" kontzeptuak pribatutasunaren eta datu-babesaren ikuspegitik abiatuta lantzearen arrazoia da ikasleek herritar aktiboaren kontzeptuaren ikuspegi berri bat eskuratzea.

Edukiak

gidako bigarren irudiaBaliabide honek lau unitate nagusi ditu. Unitate bakoitzak hainbat helburu, kontzeptu, jarrera, ezagutza eta trebezia azaltzen ditu, eta hainbat jarduera eskaintzen ditu aukeran egiteko. Gelan egiteko moduko jarduerez gain, hainbat ariketa osagarri ere ematen dira "Jarraipen Jarduerak" eta “Ekintzarako Zenbait Ideia" ataletan.

• 1. Unitatea: unitatearen xedea da pribatutasunaren kontzeptua zer den azaltzea, horretarako, familia girotik abiatu eta hain ohikoak ez diren bestelako egoerak proposatuz, adibidez, George Orwellen Anaia Handia liburua, eta ospea eta pribatutasunaren arteko harremana.

• 2. Unitatea: unitate honetan erakusten da noiztik hartzen den pribatutasuna giza-eskubidetzat.

• 3. Unitatea: unitate honek datu-babesari buruzko legedia azaltzen du, testuinguru nazionalean eta globalean.

• 4. Unitatea: unitate hau teknologiaz ari da, eta berrikuntzak pribatutasunean duen eraginaz.

Jarduerak

Ikaskuntza aktiboa bultzatzen duten metodologiak erabiltzen dira. Hona hemen:

gidako hirugarren irudia• Eztabaida egituratua

• Kasuen azterketak

• Grafikoak

• Eztabaidak

• Antzezpenak

• Idazketa sortzailea

• Ikusmen estimulua