Informazio hau... zabal dezaket? Pribatutasunari buruzko bideoa:
Argiak piztu dira... Datu pertsonalak babesteko eginkizuna betetzen

DBEBk akordio bat lortu zuen Erresuma Batuko Informazioaren Agintaritzaren Bulegoarekin (Information Commissioner´s Office, ICO) haren lizentziapeko prestakuntzarako bideo bat egokitzeko eta editatzeko.

Bideoa datu babesaren printzipioei buruzko sarrera dramatizatu bat da. Bideoaren xedea da langileentzako sentsibilizazio eta prestakuntza programa baten parte izatea da eta Administrazioentzako lagungarri izatea legezko eskakizunak betetzeko eta jardunbide egokiak eskuratzeko. Horretaz gain, herritarrentzat ere zabalkunderako material baliagarria da. Hogeita bi minutuko iraupena du, euskaraz eta gaztelaniaz dago eta gaiari buruzko galde-sorta bi dauzka galderekin eta erantzunekin.

Administrazioren bateko kide bazara eta DVDa eskuratu nahi baduzu parte hartzaile askorentzako prestakuntza jarduerak antolatzeko, honako helbide elektronikoan eska dezakezu: : avpd@avpd.es.

The player will show in this paragraph

Streaming eran ikusi:

Bideoa ikusi ahal izateko Real Player aplikazioa (doakoa) behar duzue. RealPlayer deskargatu

Deskargak:

Galde-sorta (4 Mb)