Konpartitu

Azken eguneratzea: 2014/12/01

Datu Pertsonalak Babesteko Sarien deialdia egin da

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datu Pertsonalak Babesteko Sarien II Edizioa deitu du

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

DBEB aurrera doa 2013an hasitako bidean, eta sarien bigarren edizioaren deialdia egin du hamargarren urteurrena ospatzeko. Sarien helburua da aitortzea datu pertsonalak babesteko pertsonen eskubidea sustatzen eta hedatzen nabarmendu diren eta euren erakundeetan esparru honetan hobekuntzak sustatzen dituzten erakundeen eta pertsonen lana.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak omendu nahi ditu garrantzi handiko ekarpenen bat egin duten erakundeak eta pertsonak, pribatutasunerako oinarrizko eskubidea babesteko eta eskubidearen gaineko ezagutza sakontzeko edo zabaltzeko.

Saria izango da jendaurreko gorazarrea eta ohorezko sari bat, eta hiru modalitate hauek deitu dira:

Saria datu pertsonalak babesteko eskubidearen defentsan eta sustapenean izandako puntako ibilbide profesionalari.

Saria datu pertsonalak babesteko esparruan jardunbide onak erabili dituen Euskal Autonomia Erkidegoko organizazioari.

Saria komunikabideetan edo argitalpen profesional edo zientifikoetan editatutako lan onenari.

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 19koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien II. Edizioaren deialdia egiten duena