Kontuz Datos
bilera
jolasean
Primeran pasatu

Tu opción

Eskuliburu honek norberaren datu pertsonalak babestea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi du. Bertan, beste pertsona batzuek zure datuak nola erabil ditzaketen ikusiko duzu, eta, alditan, gaizki erabili, gainera. Bide batez, informazio hori nola babestu ikasiko duzu.

Seguruenik, eskuliburuko zenbait eduki ezagunak egingo zaizkizu; beste batzuk, ordea, guztiz berriak izango dira. Espero dugu eskuliburua baliagarria izatea gai honi buruzko eztabaidetan, eta lagungarri izatea kontzeptu berriak eskuratzeko ere.

Gure helburua zuri laguntzea da, ahalik eta erabakirik egokienak har ditzazun.

ZEURE AUKERA

Datu pertsonalak babesteak esan nahi du arauak daudela inork ez dezan erabili nahierara norberari buruzko informazioa. Pentsatzen dugu orri hauek ikusi eta gero, argiago izango dituzula zein informazio eta norekin partekatu erabakitzeko irizpideak.

Nahiz eta guztiz kontrolatu ezin dituzun egoerak ere egon badauden, espero dugu orain seguruago sentituko zarela. Izan ere, gehienetan ZUK ZEUK AUKERATZEN DUZU!