- Gaia
- Beste pertsonen datuak ere zaindu egin behar dira.
- Indar-ideia
- Zu ez zara inoren datuen jabe, baina zain itzazu zureak balira bezala.
Ariketak
Lineako jarduera gelarako
Jendeak beste pertsona batzuen datu pertsonalak denen aurrean erakusten dituzten tokiak edo orriak bilatu Interneten.
Lineaz kanpoko jarduera gelarako
Lau pertsonako taldeak egingo dira eta talde bakoitzari pertsonaia publiko ezagun baten izena idatzita duen paper bat emango zaio, baina ezkutuan. Taldekoek taldekideen izenak idatziko dituzte paperaren atzeko aldean eta irakasleari emango diote berriro.
Gero, talde bakoitzak paper bat hartuko du ausaz (eta berea bada, aldatu egingo du). Jarduera burutzeko, gelakoen artean asmatu beharko dute (papera egokitu zaion taldekoek izan ezik; taldea paperaren atzeko aldean dago idatzita) zein den bertan jasotako pertsonaia, taldeak emandako pistekin. Pertsonaiaren izena eta abizena ezin dira esan.
Helburua da gainontzeko pertsonaiak nortzuk diren asmatzea, hirugarrenek emandako datuen bidez, Asmatzen ez diren pertsonaiak dituzten taldeek irabaziko dute.
Lineako jarduera familian egiteko
Ikasleak eta familiako baten batek mezu edo dokumentu bat bidaliko diote irakasleari posta elektroniko baten bidez. Mezuan datu pertsonalak era irekian erakusten dituzten hiru web helbide jasoko dituzte, hau da, web horietan dauden datuak zuzenean atzitzeko modukoak izan behar dira, ezelako babesik ez dutelako. Horretarako, aurkitzen duten web-orrialde bakoitzaren pantaila kapturatu beharko dute.
Helarazi beharreko funtsezko ideiak
Oso ohikoa da argazkiak partekatzea linean sare sozialetan, eta gehienetan bertan agertzen diren pertsonen baimenik gabe egiten da. Jokaera horrek, alde batera utzita lege gorabeherak, beste pertsona batzuen pribatutasuna galtzea eragin dezake.
Gaiaren azalpena
Norbere burua zaintzea funtsezkoa da, baina baita besteena zaintzea ere, elkarbizitza eta herritartasun arduratsua nahi badugu. Bizitza pribatuaren esparruan hori hala dela frogatuta dago; izan ere, alferrik da norberaren bizitzaren esparru pribatuarekiko jarrera aktiboa izatea eta erantzukizunez jokatzea, inguruko pertsonen arduragabekeriak bertan behera bota badezake.
Denon ardura da lehendabizi besteak errespetatzea, eta, ondoren, beste horien pribatutasuna babestea. Komunikazio digitalari eta sare sozialei esker, erraza da inguruko pertsonek norbere esparru pribatuko gauzak jakitea edo informazioa orokorra eskuratzea. Informazio horiek esparru pribatutik ateratzen badira eta esparru publikora jauzi egiten badute, nahi ez diren ondorioak etor daitezke.
Datu pertsonal bat edo argazki bat edukitzeagatik, ez dugu eskubiderik datua edo argazkia erabiltzeko, eta are gutxiago beste baten bati helarazteko. Norberak erabaki dezake, eta ez beste inork, norbere datuak nola tratatu.
Talde-eztabaidarako galderak
Behin edo behin baten batek eman al dio beste bati edo jarri al du denen aurrean zuen daturen bat? Hori dela eta, izan al duzue arazorik? Eta argazkiren bat edo bideoren bat?
Zure ustez egokia al da edozeinek eskuratu ahal izatea zure datuak edo irudiak? Eta baten bat badabil horrelakoak egiten?
Nahiko zenuke zure lagunek zu agertzen zaren irudiak jartzea sarean zure baimenik gabe? ez,ezta?